XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) bertan eztabaidarako gaien eta saloen gai-zerrenda gehitu beharko da.

Eskaria jasotzen denetik hogeita hamar egun igarota Batzar Orokorra biltzeko deirik egiten ez bada, epailearen bidez egin ahal izango da eskaria, aurreko zenbakian erabakitako moduan.

4. Boto guztien ehuneko hamar baino gehiago ordezkatzen duten bazkideek, deialdia egin eta hurrengo bost egunak igaro baino lehen, gai-zerrendan gai bat edo gehiago sartzeko eskatu ahal izango dute, administratzaileei zuzendutako idatzi baten bidez.

Administratzaileek gai horiek kontuan hartu eta gai-zerrenda berria legeak eskatzen duen bezala argitaratu beharko dute, Batzar Orokorra izan baino lau egun lehenago gutxienez.

Batzarraren bilera-eguna ezin izango da inola ere atzeratu.

5. Batzar Orokorra biltzeko deialdia, elkartearen egoitzan eta koperatibak bere jarduera aurrera eramaten duen leku guztietan jendaurrean jarriko da modu nabarmenean, eta gainera, estatutuetan hala jasotzen bada, beste iragarpen-bide batzuk ere erabili ahal izango dira, bazkide guztiek horren berri izatea errazteko.

Koperatibak bostehun bazkide baino gehiago baldin baditu edo estatutuek hala eskatzen badute, elkartearen egoitzaren lurralde historikoan hedapen handia duten egunkarietan ere iragarriko da deialdia.